Familia ustiategia
1638an sortutako baserria, belaunaldiz belaunaldi.
Mendizabal
Aralarko mendilerrotik zure mahaira
1638an sortutako baserria, belaunaldiz belaunaldi.
Natura-parkean bazkatzen dute gure abelburuek.
Euskal Okela ziurtagiria eta Kalitatea fundazioaren kontrola.
Hutsean ontziratua eta hotz-katea apurtu gabe.
MENDIZABAL abeltzaintza
Mendizabal Abeltzaintza familia ustiategia bat da. Juan Antonio eta Maria Luisa gara bertako langileak, eta semeen laguntza ere jasotzen dugu. Bizitza osoa daramagu behi-aziendak hazten eta gizentzen. Arraza ugarirekin lan egin dugu urteetan (Pirineotako abelburuekin, terreña arrazarekin, xarolesarekin, mendiko behi asturiarrekin eta abar), eta zenbait arrazatako zezenekin behiak intseminatu ostean, 2013. urtean Aberdeen Angus arrazaren aldeko apustua egin genuen, txahal eta behietarako zezenak erosita.
Gure behiek gure larreetan bazkatzen dute, Aralarko natura-parkean. Horrekin lortzen dugu gure ingurua zaintzea eta gure abelburuak modu osasuntsuan haztea.
2009az geroztik gara haragi-hornitzaileak, eta zuzeneko salmentara bideratzen dugu gure jarduna. EUSKO LABELek baimendutako haragia da gurea; eta, horregatik, Euskal Okela ziurtagiria dugu. Horrek bermatzen du gure txahal eta txekorrak Euskadin jaio eta hazi izana, eta Kalitatea fundazioak kontrolatu dituela.
Gonbidatuta zaudete gure zuzeneko salmentako sortak ezagutzera. Aurretik esan bezala, kontsumitzaileak hotz-katea apurtu gabe jasotzen du haragia etxean.